XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Auzotar batzuren hala eskatuta izan zen izendatua: eskaria egin zutenen artean aipatzekoak dira Jose Almandoz jauna, Astigarragako mediku titularra eta Jose Leon Etxeberria.

Pertsona hauek kargua har zezan animatu zuten eta berak hasiera batean gogo handirik ez eta kargua hartu nahi ezta bazebilen ere, haien ihardunari amore emanez, onartu egin zuen azkenean.

Alkate zereginak baserriko lanekin uztartzen zituen, eta dokumentu agirietan jasota dago nola sarri joan ohi zen Donostiara auzoari zegozkion arazoak tramitatzera.

Donostiako Udaletxean Fermin Rezola jaunarekin zituen harremanak, hura bait zen orduan Donostiako alkate, eta bitarte horretan egin ziren lanik garrantzitsuenen artean Urumea ibaia dragaz sakontzea aipa daiteke.

Nikolas Rosario Zapiain Nikolas Lasarte, Arana, Donostiako Alkate agurgarriak, Leku Erregimeneko 70 artikuluak eta Leku Gorporazioetako Antolakuntza, Funtzionamentu eta erregimen juridikoko 25etik 28ra arteko artikuluek ematen zizkioten ahalmenez baliatuz, 1962ko Martxoaren 27an eman zuen dekretoz, Nikolas Rosario Zapiain Agirregabiria Astigarragako auzo alkate izendatzea erabaki zuen.

Rosario Zapiainek 1962ko Apirilaren 7an hartu zituen bere karguko agiriak, eta 1971eko Martxoaren 30era arte izan zuen Astigarragako alkate kargua.

Donostiako Udaletxean, Florenzio Aizpitarte Gutierrez alkate-orde eta Barruti eta Auzo Batzordeko Presidentearen menpean zegoen, eta harekin tratatzen zituen, aldika Donostiako gainerako auzoetako alkateekin batera egiten ziren bileretan, Astigarragari zegozkion gai eta arazo nagusienak.

Auzo alkatearen karguaren iraupena alkatetzaren aginteari lotuta zegoen, eta hark eskubide zuen egoki zerizkionean kargu horretatik baztertu edo kentzeko.

Donostiako Udaletxeak urte hauetan zehar azaldu zuen joera gutxi gastatzekoa izan zen, beti ere egindako eralketetan errentagarritasuna bilatuz.

Garai honetan burutu ziren obrarik nagusienak ondoko hauek izan ziren: - Galzaur errekako Anibar eta Bentatxoko zubien konponketa, eta beraietan eskuleku berriak jartzea.

- Foruen plazaren urbanizaketa, bertan eserlekuak jartzea eta arbolak landatzea.

- Arrobitxulo aldean estolderia hobetzeko lanak.